Udalak Illarra eta Ereskiko lanak abiatuko ditu, auziak epaitegietan jarraitu arren
Hilabete da Auzitegi Nagusiak partzialki baliogabetu zuela Illarra (Ibaeta) eta Villa Ereski (Munto) eremuen hiri antolamendurako plan orokorra. Lugaritz (Aiete-Ibaeta) elkarteak jarritako errekurtsoarekin, guztira, 105 etxebizitza babestu gehiago eraiki beharko dituzte.
Udalak errekurtsoa jartzeko asmoa adierazi badu ere, Eneko Goia alkateak adierazi du proiektua lehenbailehen garatzen hastea dutela helburu: “Ez dakit errekurtsoa aurkeztu den, baina sententziarekin ere garatu ahal izateko ari gara lanean, epaiarekin gauza batzuk aldatzen badira ere”.