Goia, Mikel Zabalzaren plakaren harira: «Mikelen familiak eskatu du kokaleku hori, eta errespetatu egin dugu»
Udalak Mikel Zabalzaren omenezko plaka bat jarri zuen iragan larunbatean, Guardia Zibilaren kuartelaren aurrean. Horren aurrean, PPk, AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eta Dignidad y Justicia elkarteak esan zuten «iraingarria» dela plaka bertan jartzea.
Bada, Eneko Goiak honakoa adierazi du aste honetan: «Dignidad y Justicia elkarteak, plakaren kokapenaz gain, Mikel Zabalza biktima izatea ere zalantzan jarri du. Bigarren horri dagokionez, Nafarroako Gobernuaren eta Jaurlaritzaren aitortza du».
Kokalekuari dagokionez, berriz, familiaren nahia errespetatu dela adierazi du alkateak: «Familia izan da kokaleku hori eskatu duena eta errespetatu egin dugu. Egia da, halaber, heriotza non gertatu den den ez dakigunez gero, hori dela Mikel Zabalza bizirik ikusi zuten azken lekua».