Eskusaitzetako Mubil eremuan kokatu nahi diren enpresek eskaerak aurkezteko epea irekiko dute
Mubilen behin betiko egoitza 2025eko lehenengo hiruhilekoan inauguratzea aurreikusten dute.
Zubietako Eskusaitzeta industriagunean Mubil gunean mugikortasun jasangarri eta adimentsuaren gune bat sortzeko proiektuak aurrera jarraitzen du. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dute bertan kokatu nahi diren enpresek hilaren 16 urtarrilaren 16ra aurkeztu ahalko dituztela eskaerak.
Mubil guneak 48.000 metro koadroko azalera dauka, eta, horietatik, 10.000 metro koadro Mubil Mugikortasun Adimentsu eta Iraunkorreko Zentroaren behin betiko egoitzarako daude gordeta, egun Tolosan dagoena, behin-behinean. Beste 38.000 metro koadroak, berriz, bestelako npresentzat dira, espazio monografiko horretan ezarri ahal izateko eta haien artean lankidetzan aritzeko aukera izateko.
Zehazki, tamaina desberdinetako sei espazio ditu guneak eta txikiena (23,7 metro koadro) mugikortasun jasangarriaren eta adimentsuaren sektoreko enpresek coworking-erako erabiltzeko izango da. Bost urterako alokairu kontratuak sinatuko dituzte enpresekin (luzatzeko aukerarekin), eta 11 euro ordaindu beharko dute enpresek metro koadroko, baita beste 3 euro metro koadroko ere, zerbitzuengatik. Coworking-erako espazio horretan, aldiz, sei euro ordainduko dituzte metro koadroko.
Eskaerak jasotzean, arduradunek baloratuko dituzte, besteak beste, aintzat hartuz enpresek Mubil estrategiarekin bat egiten duten ala ez. Mubilen behin betiko egoitza 2025eko lehenengo hiruhilekoan inauguratzea aurreikusten dute.