Martin Zimmermann konpainiak inauguratuko du 2025eko Dferia jaialdia
Datorren urteko Dferia jaialdia martxoaren 16tik 20ra bitarte izango da. Gaur, berriz, kartela eta programazio aurrerapena aurkeztu dituzte. Iñigo Burgui diseinatzaile eta publizistak sortu du irudia. Dena ikusten duen begia da: 2025eko Dferiaren begirada bikoitza izenburua jarri dio, eta, haren hitzetan, “proposamenak azoka baten berezko alderdi komertziala eta kritika sozial sakonagoa bateratu nahi ditu”.
Programazioari dagokionez, Martin Zimmernann konpainia suitzarrak emango dio hasiera jaialdiari martxoaren 15ean eta 16ean, Viktoria Eugenia antzokian programatutako Danse Macabre piezarekin. Bestalde, Alemania, Suitza eta Austria izango dira herrialde gonbidatuak. Aldiz, Montevideoko Sala Verdi eta La Dramatica Errante konpainien Filtro ikuskizunak emango dio bukaera jaialdiari, Antzoki Zaharrean, martxoaren 20an eta 21ean.
Horrez gain, martxoaren 11tik 16ra arte, Atelier for Young Festival Managers topaketa egingo dute. Eskarmentu handiko zuzendariek, kultura aktibistek, artistek eta abarrek inskribatutako pertsonekin elkarrizketa globala gidatu eta erraztuko dute.
Sarrerak bihar, hilak 12, jarriko dituzte salgai 11:30etik aurrera Viktoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, eta Donostia Kulturaren webgunean.