Herrerako futbol zelaia berritzeko prozesua abiatu du udalak
Denboran atzeratu den proiektuetako bat da Herrerako futbol zelaiarena. Berritzeko premia du aspalditik, eta, azkenik, udalak abiatu du horretarako prozesua. Tokiko Gobernu Batzarrak CM0 Gestion de Proyectos Deportiva SC enpresari adjudikatu dio proiektua idazteko kontratua. 102.608 eurokoa da aurrekontua eta sei hilabete eta bi asteko egikaritze epea zehaztu dituzte.
Zelaiak birmoldaketa sakon bat behar du, urtean zehar partida asko jokatzen direlako han. Horrela, gune guztiak berrituko dituzte: planimetria, zelai artifiziala, drainatzea, argiztapena, itxiturak eta aldagelak, harmailak eta sarbideak erabat gaitzea.