Donostia Antifaxista plataformak manifestazioa antolatu du La Sirena irekitzeko eskatuz
Manifestazioa antolatu du Donostia Antifaxista plataformak abenduaren 23an, La Sirena aterpetxea irekitzeko eskatzeko. Deitzaileek gogora ekarri dute 413 pertsona daudela kale egoeran hirian, azken zenbaketaren arabera.
Salatu dutenez, egun dagoen irizpidea “gizatasunik gabea” da eta La Sirena turistei bideratzea kritikatu dute. Deitzaileek proposatu dute La Sirena aterpetxea urte osoan kale egoera dauden pertsonentzat irekita egotea.
Azken hilabeteetan arrazakeriaren aurka eta faxismoaren aurka hainbat mobilizazio antolatu dituzte hiriko hainbat eragilek elkarlanean. Lankidetza horretatik abiatuta, sortu da Donostia Antifaxista plataforma, eta izen horrekin egingo duten lehenengo mobilizazioa izango da datorren astelehenekoa, arratsaldeko 19:00etan Bulebarretik abiatuta.