Santomasetako egitarauak, auzoz auzo
Parte Zaharretik eta Erdialdetik harago, hiriko hainbat auzotan ospatzen dituzte santomasak.
Altzan, Ibaetan eta Intxaurrondon pasa den asteburuan ospatu zituzten santomasak, baina egun handia bihar da, hilaren 21ean, eta Parte Zaharra eta Erdialdea jendez eta giro onez beteko dira, ohiko legez.
Hala ere, egitarau orokorretik harago, badira santomasak gaur eta bihar artean ospatzen dituzten auzoak ere: Morlans, Amara Berri, Amara, Antigua, Txomiñenea eta Gros, hain zuzen ere. Askotariko jarduerak antolatu dituzte auzo horietan guztietan, eta hemen kontsultatu ditzakezue egitarau osoak.