San Sebastian eguneko balkoien zozketarako epea abenduaren 27an irekiko da
Interesa duten donostiarrek Udalinfon eta udalaren webgunean eman ahal izango dute izena urtarrilaren 1era arte
Donostiako Udalak bihar irekiko du San Sebastian egunean banderaren igoera eta jaitsiera ikusteko balkoien zozketarako epea. Horri esker, 80 donostiarrek Plaza Berriko udal eraikineko lehen solairutik ikusi ahal izango dituzte ekitaldi horiek.
Irabazleak zozketa publiko baten bidez hautatuko dira. Zozketa urtarrilaren 8an egingo da, 18:00etan, Udaletxeko Udalbatza Aretoan. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 27tik, ostirala, urtarrilaren 1era arte eman dezakete izena, udalaren webgunean edo Udalinfon (aurrez aurre edo 010 telefonoan).
Haur-danborrada
Horretaz gain, 18 donostiarrek eta adin mugarik gabeko lagun batek (36 guztira) haurren danborrada ikusi ahal izango dute urtarrilaren 20an udaletxeko balkoi batetik.
Izena eman dutenen zerrenda eta haien parte-hartze zenbakia urtarrilaren 3an argitaratuko dira, eta zozketa igoera eta jaitsieraren zozketarekin batera egingo da (urtarrilaren 8an, Udalbatza Aretoan), dinamika berari jarraituz.