12 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute Dbusen
Urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran, Mugi txartel pertsonalizatua duten 12 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute Dbuseko linea guztietan. Horrela, sei urte gehiagokoa da adin tartea, orain arte 6 urtera artekoa baitzen.
Doan ibili ahal izateko, 12 urtetik beherako haurrek Mugi txartel pertsonalizatua izan beharko dute. Txartel pertsonalizatua dutenek ez dute doakotasuna aktibatzeko ezer egin beharko. Horretarako, balidatzeko makinen softwarea eguneratuko da, txartelak irakurtzean 12 urtetik beherakoei inolako zenbatekorik ez kargatzeko.
Horrez gain, Bat edo Barik txartel pertsonalizatuak dituzten 12 urtetik beherakoek ere doan bidaiatu ahal izango dute Dbusen.
Dbus tarifak 2025eko apiriletik aurrera
Gipuzkoako Lurralde Garraioaren Agintaritzak (GGLA) datorren apiriletik aurrera garraio txartelen bidez (Mugi, Lurraldebus, Bat eta Barik) ordaintzeko aplikatuko diren tarifa berriak adostu ditu. Era berean, Mugi, Bat eta Barik garraio txartelekin ordainketa egiten duten erabiltzaileei %50eko deskontuei eusteko konpromisoa berretsi du GGLAk.
Apiriletik aurrera, Dbusen tarifa sistema hau izango da: