
Errondogainan 100 etxebizitza inguru eraikitzeko proiektua bideratu du udal gobernuak. Bizilagunak, baina, kezkatuta agertu dira, «pilotakada urbanistiko» zantzuak dituen proiektu horrek ez ote duen inguruko sarbide bakarra are gehiago tentsionatuko.

Euskalmetek hirian tenperatura 5 gradutik behera jaitsiko dela aurreikusten duen gauetan, kaleko arreta zerbitzua aktibatuko dute.

'Ez bazara konponbidea, arazoa zara' lemapean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestaziora deitu dute Bulebarretik, arratsaldeko zazpietan. Borrokarako deia zabaldu dute, uste dutelako aliantza feministak ezinbestekoak direla, emakumearen askapenerako.

Egiako Doña Chepina eta Chepinita jatetxe mexikarrek aldareak jarri dituzte, bizilagunen eta bezeroen senide eta lagunak gogoratzeko.

Asteburuan Donostian pasatzeko asmoa baduzue, aspertzeko astirik ez duzue izango, askotariko kultur eta aisialdi jarduerak baitaude programatuta.