Boulevard 9 jatetxea itxi dute
Boulevard 9 taberna eta jatetxea itxi egin zuten abenduaren 29an, 25 urteko ibilbidea egin ostean. Establezimenduak atean jarritako ohar baten bidez eman zuen itxieraren berri.
Kafetegi, taberna eta jatetxe gisa funtzionatzen zuen Bulebarrean kokaturiko negozioak, egun osoan zehar. Aurretik, Koqui’s establezimendua egon zen lokal horretan.