Egun Antifaxista antolatu dute
Donostia Antifaxista plataforma sortu berriak Egun Antifaxista egingo du urtarrilaren 12an, Egiako Plaza Haundin. “Donostian zein Euskal Herrian zabaltzen ari diren jarrera erreakzionario zein faxisten aurrean kaleak hartzeko eta antolatzeko lanean ari gara”, adierazi dute.
Egitarauari dagokionez, Faxismoaren gorakada eta honi aurre egiteko erronka mahai ingurua egingo dute 12:00etan. Ondoren, bazkaria egingo dute plazan, 14:00etatik aurrera. Aukera beganoa egongo da, eta txartelak 10 euroan daude salgai Parte Zaharreko Urka eta Belea tabernetan, eta Egiako Beti Bogan eta Garraxin. Eguna borobiltzeko, Amazigh taldeak kontzertua emango du.
Abenduaren 23an, plataformak manifestazioa egin zuen Parte Zaharrean, La Sirena aterpetxea urte osoan kale egoeran dagoen jendearentzat irekita egon dadin eskatzeko.