Pertsona bat identifikatu dute, Parte Zaharrean gertatutako istilu batzuen harira
Istiluak gertatu ziren asteazken iluntzean Parte Zaharreko Plaza Berrian, pertsona batek taberna bateko hainbat aulki jaurti zituenean plazan zeuden beste pertsona batzuen aurka. Istiluak denbora tarte labur batez jazo ziren, eta zen apartekorik gertatu. Udaltzaingoak, hala ere, istiluak eragin zituen pertsona identifikatu du eta atestatua Ertzaintzaren eskuetan utzi du.
Parte Zaharrean beste istilu batzuk gertatu ziren egun batzuk lehenago, igandetik astelehenerako gauean, hainbat pertsonaren artean borroka bat izan zenean. Pertsona bat atxilotu zuten horren harira, eta beste hiru ikertzen ari dira.