Zurbeltz laukote gazteak estreinako lan laburra plazaratu du
Donostiako Zurbeltz taldeak Arimen atseden lekua lehen lana kaleratu zuen abenduaren 25ean. Muturreko metal doinuak euskaraz jorratzen ditu laukoteak, death metala eta groove metala uztartuta. Grabazioa Oier Amelibia taldekideak egin du, eta azalaren ilustrazioa Itxaso Expositorena da.
Bost abestiko lana plataforma digitaletan entzungai jarri dute.
Beñat Outeiral Patuko (ahotsa eta gitarra), Oier Amelibia (gitarra eta koroak), Iker Marban Marbius (baxua eta koroak) eta Jon Fernandez (bateria) musikari gazteek osatzen dute banda.