Errege opil solidarioaren banaketa arrakastatsua egin dute
Urteroko legez, Gipuzkoako Caritas elkarteak errege opil banaketa solidarioa egin du gaur (hilak 5) goizean zehar, Gipuzkoa plazan. Guztira, 1.500 anoa banatu dituzte, bakoitza hiru euroren truk, eta bertaratutakoek txokolate beroaz eta zuzeneko musikaz disfrutatzeko aukera izan dute baita ere.
Bildutako diru guztia seme-alabak dituzten familientzako etxebizitza programak finantzatzeko erabiliko dute. Hedabide honek Kontxi Elexpe idazkari orokorrarekin hitz egin zuen ostiralean, eta Caritasekoak nabarmendu zuen oso garrantzitsua dela urtero egiten duten egitasmo hau.