Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak berretsi dituzte
Duela aste batzuk iragarri zuten nork eskuratuko zituen aurtengo San Sebastian eguneko Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak, eta udalbatzak saridunak berretsi ditu asteazken goizean.
Hain zuzen ere, udal taldeek aho batez onartu dute Urrezko Danborra Moriarti zinema ekoiztetxeari ematea, eta Hiritar Merezimenduaren Dominak Mestiza elkarteari, Gipuzkoako Elikagaien Bankuari, Kontxu Uzkuduni, Iñaki Almandozi eta Radio San Sebastiani. Udalak azaldu duenez, “talde guztiek bat egin dute sarituen merituak eta ibilbidea goraipatzerakoan, eta hiriari egindako ekarpen eta lana azpimarratu dituzte”.