Ikusleek hautatuko dituzte 60. Jazzaldian parte hartuko duten tokiko taldeak
Aurten aurkeztutako 53 proposamenen artean, Jazzaldiaren antolatzaileek urtarriletik martxora bitartean Donostian ariko diren hamabost taldeak aukeratu dituzte: Geraldine, FEMM and band, J. Fox Quartet, La Quinta Planta 2.0, Velasquartet, Eneko Dieguez Quartet, Alma Seben, Biper Swing, Andino & Elizaga Quartet, Alejandra Artiel Trio, Soul Cream, Pablo Maza Quartet, Ura Duo, Suite Seda eta Thomas Camille.
Haien zuzeneko emanaldien ondoren, bertaratutako ikus-entzuleek puntuatu ahal izango du taldeetako bakoitza. Emaitza onenak lortutako hamar taldeak 60. Jazzaldiaren programan sartuko dira.
Emanaldiak Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan, Lugaritz Kultur Etxean eta Kutxa Fundazioa Klubean izango dira. Kontzertuen egutegia Jazzaldiaren webgunean ikus daiteke. Era berean, sarrerak eros daitezke.