Bidebietako Txanpontxo Rock jaialdiaren kartela iragarri dute

Oraindik hilabete batzuk falta dira Bidebietako Txanpontxo jaietarako. Horrela ere, dagoeneko aurkeztu dute XV. Txanpontxo Rock jaialdiaren kartela. Maiatzaren 9an izango da, eta lau punk rock talde ariko dira zuzenean: Manifa, Deklibe, Dosis Gray eta Kangrena.
Kontzertuak Serapio Mujika kaleko 33. zenbakian izango dira. Euria egingo balu, emanaldiak frontoiak izango lirateke.