Illunbeko hirugarren eguna ere agortu du Zetak taldeak
Donostiako hirugarren saioko sarrera guztiak ere saldu ditu Zetak taldeak.

Zetak-ek irailaren 5ean, 6an eta 7an egingo dituen kontzerturako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko. Lehen aldiz egin behar zuen balentria zezen plazan Pello Reparazek, eta behin ez, hirutan beteko du estadioa.
Hilaren 3an eta 4an eskaini zituen Zetak-ek Mitoaroa ikuskizuneko lehen emanaldiak, Nafarroa Arenan. Saio bakoitzean 15.000 lagun bildu ziren Pello Reparaz buru duen proiektuaren emanaldia ikusteko. Bigarren saioa ETB2n eman zuten gainera, eta emanaldiaren amaieran telebista bidez iragarri zuten irailean Donostiara ekarriko dutela ikuskizuna. Bada, sarreren aurre salmenta gaur 08:00etan hasi dute, eta 10:00etan, publiko orokorrak izan du sarrerak erosteko aukera.