Manuela Vanegasek agur esan dio denboraldiari

Aurreikuspen ezkorrenak bete dira. Manuela Vanegas Realeko jokalariak min hartu zuen eskuin belaunean, urtarrilaren 5ean Bartzelonaren kontra jokaturiko neurketan. Klubak gaur baieztatu du belaun horretako aurreko lotailu gurutzatua hautsi duela. Proba osagarriak egin eta aukera terapeutiko egokiena aztertu ondoren, ebakuntza egingo diote Poliklinika Gipuzkoan.
Hortaz, kolonbiarrak agur esan dio denboraldiari. Hutsune esanguratsua izango da Jose Luis Sanchez Vera entrenatzaileak gidatzen duen taldearentzat. Izan ere, erdilaria oso garrantzitsua da Realaren jokorako. Ikusteko dago haren ordezkorik ekartzen duten edo ez.