Istingorra kaleari neurria hartu diote
Giza proba egin zuten atzo arratsaldean, Antiguako sansebastianetan. Etxeko taldeak irabazi zuen, berriz ere.
Erritmo bizian abiatu dira Antiguako San Sebastian jaiak, eta hasi berritan, ohitura bihurtu duten giza proba egin zuten atzo arratsaldean. Sare Herritarrak antolatuta, Antigua eta Hernani aurrez aurre aritu ziren Istingorra kalean, eta, berriz ere, etxekoek irabazi zuten. Jendetza batu zen kalearen alboetan, eta giroa berotu zuten.
Hamabost minutuan Istingorra kaleari ahalik eta buelta gehien ematea zen erronka. Antiguak 48 plaza egin zituen, eta Hernanik 42. Beraz, buruz burukoa izan zen, pasa den urtean hiru talde nor baino nor aritu ondoren. Orduan ere, Antiguak lortu zituen plaza gehien (39), Añorga izan zen bigarren (37) eta Intxaurrondo hirugarren (32).
Jarraian ikusgai duzue Sarek osaturiko argazki bilduma: