Txomineko eta Martuteneko herritarrek «merezi duten» anbulatorioa eskatu dute

Olatu Txuriak antolatuta, elkarretaratzea egin zuten atzo Txomiñeneko anbulatorioaren aurrean. Txomiñeneko Lanberri eta Martuteneko Sarroeta auzo elkarteek mobilizazioa babestu zuten.
Auzoan dagoen egungo osasun etxeak Txomineko eta Martuteneko bizilagunak artatzen ditu, besteak beste. Herritar horiek “merezi duten” anbulatorioa eskatu zuten egindako mobilizazioan. Hain zuzen ere, Olatu Txuriak denbora darama protestak egiten agintariek “kalitatezko osasun publikoa” bermatu dezatela eskatzeko.
Atzo elkartu ziren herritarrek egungo gabeziak zeintzuk diren adierazi zuten: “Pediatra eta familia medikuak nahi ditugu. Artatuak izan nahi dugu gaixorik gaudenean eta tokatzen zaizkigun osasun azterketa egin ahal izatea. Beste anbulatorio batzuetara edo larrialdietara gehiago ez bidaltzea nahi dugu. Eta ez dugu murrizketa gehiagorik nahi gure osasun publikoan”.