Altza, Bidebieta eta Intxaurrondoko danborradak, iruditan
San Sebastian eguneko bazkalorduan danborradak apaltzen dira, baina atseden txikia egin orduko, Ekialdekoak suspertzen dira. Intxaurrondokoak dira hasten lehenak, eta jarraian abiatzen dira Altzakoak eta Bidebietakoak. Horietako batzuk topatu ditugu hiriaren ertzetan, eta kalez kale eraman gaituzte.
Esan moduan, Intxaurrondokoak dira bazkaldu eta gutxira atera diren danborradak. Artzak Ortzeok eta Zulo Zahar elkarteenak topatu ditugu. Altzan, izen bereko danborrada, estreinakoz atera den Harri Berri-Oleta eta Kosakos izan ditugu bidelagun. Azkenik, Bidebietan, auzoari izena ematen dion danborradarekin ibili gara Donostiaren ertzetan, Azkuene kalera abiatu direlako, Trintxerperekin muga egiten duena.
Jarraian ikus dezakezue irudi bilduma: