Amara Berriko danborradak, iruditan
San Sebastian eguna dugu gaurkoa, eta, beraz, isiltasunik ez da egon Amara Berrin, asko eta asko izan baitira egun osoan zehar auzoan, kalerik kale, danborra eta upela joaz ibili diren danborradak.
Jai giro ederrean, haur, gazte zein helduak auzoa alaitzen aritu dira, Sarriegiren doinu ezagunen erritmora. Besteak beste, Irauli, Donosti Cup, Goazen Erreala, Tambores Solidarios, Lagun Berriak, Ikasbide eta Mamelena danborradak ibili dira egunean zehar auzoan barrena, beheko irudi galerian ikus dezakezuen moduan.