Lehen itzulia borobilduta, Superkopa dute zain
Denboraldi ona egiten ari dira Realeko neskak. Ligako lehen itzulia laugarren postuan bukatu dute 29 punturekin, eta onenen mailatik gertu daudela erakutsi dute. Hain zuzen ere, pasa den igandean, txuri-urdinek Espanyol menderatu zuten Zubietan, neurketa paregabea jokatuta (4-1).
Ordutik, Espainiako Superkopari begira daude, eta Leganesen (Madril, Espainia) jokatuko da gaurtik aurrera. Lehen finalerdian, Bartzelona eta Atletico Madril ariko dira aurrez aurre (19:00). Realak, berriz, bihar jokatuko du bigarren finalerdia, eta Real Madril izango du arerio (19:00).
Kanporaketa gaindituz gero, Superkopako hirugarren finala jokatuko lukete txuri-urdinek.