Ehunka irakasle greban, Donostiako kaleetan
Bi greba egun hauetan irakasleek ondorengo aldarrikapenak egin dituzte sindikatuek: “Lan zamak arintzea, enplegu publikoa kontsolidatu eta bermatzea, eros ahalmena berreskuratzea, lan osasuna zein euskara eta hezkidetza bermatzeko neurriak proposatzeko garaia dela”. Salatu dutenez, 15. urte dira hitzarmena eta lan baldintzak eguneratzen ez direla, eta hori egin ezean, grebetan jarraitzeko “indarrekin daudela” aldarrikatu dute.
Beraz, hezkuntza sailari edukirik gabeko mahaiak deitzeari uzteko eskatzen diogu, grebak desaktibatzeko gutun eta estrategiak alboratzeko eta eskaera hauei erantzungo dioten proposamenak egiteko. Hezkuntza publikoa indartzeko ezinbestekoa da inbertsioa handitu eta lan baldintzak hobetu eta baliabideez hornitzea.
Eserialdia egiten ari dira greban dauden irakasleak, Hezkuntza Delegaritzaren aurrean. @irutxulo pic.twitter.com/UQWyIL117r
— Xalba (@xalbaram) January 23, 2025
Aste honetako greba dinamikari jarraipena emanez, hurrengo astean ere greba egunak dituzte Haurreskolak Partzuergoko langile, sukaldari eta garbitzaileen sektoreetan, eta manifestazioak egingo dituzte lan hitzarmenak hemen eta orain erabakita lelopean. Haurreskolak Partzuergoan urtarrilaren 28 eta 29an izango dira grebak; eta Sukalde eta garbiketan urtarrilaren 30 eta 31an. Manifestazio lekuak jakinaraziko ditugu hurrengo egunetan.