Emakumezko aktore protagonista onenaren saria eskuratu du Nagore Aranburuk Feroz Sarietan

Nagore Aranburu aktoreak telesailaren emakumezko aktore protagonista onenaren saria eskuratu du asteburuan Feroz Sarietan, Alauda Ruiz de Azuak zuzendutako Querer telesailean duen paperagatik.
Bere aitari eskaini zion saria Donostian bizi den aktore azpeitiarrak: “Querer telesailean asko hitz egiten da gurasoek seme-alabei uzten dieten herentziaz. Nire aita aktore amateurra zen, 12 urte nituenetik herrian geneukan antzerki taldeko entseguetara eramaten ninduena. Hor ikasi nuen lanbide hau maitatzen, eta gaur aitari eskaini nahi diot, badakidalako unibertsoan gaur ez dela egongo energia zoriontsuagorik. Aita, hau zuretzako da!”.
Bestalde, Moriarti Produkzioak ekoiztetxearen Marco filmean protagonista papera duen Eduard Fernandezentzat izan zen gizonezko aktore onenaren saria, eta Alberto Iglesias konpositore donostiarrari eman zioten jatorrizko musika onenaren saria, Pedro Almodovarren La habitación de al lado filmerako egindako lanagatik.