Ramon Diaz omendu dute Loiolan, haren erailketaren 24. urteurrenean
Ramon Diaz, duela 24 urte ETAk hildako Donostiako Itsas Komandantziako sukaldaria omendu dute igande honetan Loiolan, atentatua izan zen lekuan. Bertan izan ziren Diazen senideak, bizilagunak eta lagunak, eta baita hainbat udal ordezkari ere.
Urteroko legez, Loiolatarra elkarteak antolatu zuen ekitaldia, bertako bazkidea baitzen Diaz. 08:00etan elkartu ziren, erailketa gertatu zen orduan. Diazen argazkia jarri zuten Aralar Mendia kalean, eta azpian, loreak eta kandelak jarri zituzten omenaldira joan zirenek. Ekitaldia amaitzeko, minutu bateko isilunea ere egin zuten.