Jesus Maria Alkain plaza berrurbanizatuko dute

Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak Loiolako Erriberako Jesus Maria Alkain plazako mendebaldeko zatia berrurbanizatzeko proiektua onartu du, 294.275 euroko aurrekontuarekin.
Eneko Goia alkateak azaldu duenez, Loiolako Erriberetan dagoen plaza bi zati ezberdinetan urbanizatuta dago gaur egun: “Lehenengo erdia inguruneko eraikinak egin aurretik egin zen, baina bigarrena behin betiko eraikuntzaren zain geratu zen, plazak horiekin bat etor zedin”.
Bigarren zati hori gauzatu ondoren, bi erdien arteko desberdintasunaren ondorioz, auzoko bizilagunek udalaren partaidetzazko aurrekontuen prozesuan lehen erdia berriro urbanizatzeko aukera bozkatu zuten, eta hori da orain onartu duten proiektua.