Kontxako toldoen zozketa martxoaren 20an egingo dute

Kontxako toldoen zozketa martxoaren 20an egingo dute, eta hurrengo hiru hondartza denboraldietarako balioko du. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 7an amaituko da, eta martxoaren 4tik 14ra, erreklamazioak egin ahal izango dira. Toldoak martxoaren 20an zozkatuko dituzte, eta ekainaren 2tik uztailaren 31ra, toldoen salmenta librea egingo dute.
Carlos Garcia Hiri Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, aurten, berritasun nagusia da donostiarrek toldo zerbitzuaz irailaren 30era arte gozatu ahal izango dutela, normalean irailaren 15ean amaitzen zen denboraldia luzatu baitugu. Aipatu behar da iraileko bigarren hamabostaldian marea biziak izaten direla, eta horrek Kontxako toldoen lehen ilarek zenbait muga izatea eragin dezake, segurtasun arrazoiengatik.
Hiriko hondartzetako 1.400 toldo aterako dira lehiaketara: 440 toldo Kontxako hondartzan, 424 Ondarretan, gehi 198 toldo eta 98 karpa. Zurriolan, 240 toldo aterako dira lehiaketara.