Reala Midtjyllanden kontra ariko da final-hamaseirenetan

Europa ligako zoketa egin dute gaur eguerdian Nyonen (Suitza), eta Realak badaki zein izango duen arerio final-hamaseirenetan: Danimarkako Midtjylland. Joanekoa otsailaren 13an jokatuko da Heningen, MCH Arena estadioan. Itzulerakoa, berriz, 20an, Anoeta futbol zelaian.
Kanporaketa gaindituz gero, final-zortzirenetan beste bi aurkari zail izango lituzke zain: Manchester United edo Tottenham.