Telpark enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte

Telpark aparkalekuetako 23 langileek lanuzteak iragarri dituzte, lau kaleratze salatzeko. Aurreneko lanuztea hilaren 15ean izango da 11:00etatik 19:00etara. Hain zuzen ere, iazko irailean elkarretaratzea egin zuten “lan baldintza txarrak eta segurtasun falta” salatzeko. Kaleratzeak urtarrilaren 31n sinatu zituzten Empark adjudikaziodunak eta haren bezero Moyua enpresak.
Easo, Katalunia plaza, Atotxa, Bulebar, Okendo eta Kontxa azpian dauden aparkalekuak kudeatzen ditu enpresa horrek, eta tarifak handitu dituen arren, murrizketak egin ditu azken urtean. Langileek adierazi dutenez, langile faltaz gain, azpiegiturak ez dira behar bezala zaintzen: “Enpresak segurtasun murrizketak egin ditu, eta kamerak zaharrak dira”.