Giza Eskubideen Zinemaldiko gazte epaimahaian parte hartu nahi al duzu?
Interesa duten 18 eta 30 urte arteko kideek martxoaren 7ra arte dute izena emateko.

Abian da Giza Eskubideen Zinemaldiaren gazte epaimahaian parte hartzeko izen ematea, eta martxoaren 7ra arte dute aukera 18 eta 30 urte arteko lagunek. Guztira ehun batek osatuko dute eta euren ardura izango da film labur onenaren saria erabakitzea.
Parte hartu nahi dutenek webgunean izena eman behar dute. Beharrezkoa balitz, izena eman dutenen artean zozketa egingo dute martxoaren 19an. 22. Giza Eskubideen Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra bitartean aurrera eramango dute Viktoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean. Epaimahaikideek nahitaez Antzoki Zaharrean joan beharko dute apirilaren 3an, film laburrak ikusteko saiora. Horrez gain, gutxienez, 19:00 edo 19:30ean egingo diren saioen %80ra ere joan beharko dute.
Aurreko urteetan bezala, epaimahaikide izateak aukera emango die Zinemaldiko programazio osoa doan ikusteko eta ECTS kredituak jasotzekoa Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitateko eta Ikus-entzunezko graduko Mondragon Unibertsitateko ikasleei.