Donostiako asteburuko kultur eta aisialdi agenda
Heavy Jaia, antzerki emanaldiak, zinema emanaldi interesgarriak... denetik programatu dute astebururako Donostian.

Astebururako plan bila bazabiltza, aukerak ez zaizkizu faltatuko Donostian. Hasteko, gogoratu kaldereroez eta inude eta artzainez disfrutatzeko aukera egongo dela egunotan Loiolan, Antiguan, Loiolako Erriberan eta Amara Berrin. Horrez gain, baina, bestelako jarduerak aurkituko dituzue gure agendan, eta egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizuegu jarraian.
Ostiralean (hilak 14), euskal antzerki proposamen bat: Indubio taldeak Epaiketa arrotzari antzezlana eskainiko du Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan; sarrerak Donostia Kulturaren webgunean daude salgai.
Larunbatean (hilak 15), heavy metala gustuko dutenentzat edo musika estilo horretan murgildu nahi dutenentzat da gure proposamena: Heavy Jaia antolatu dute Larratxo Kultur Etxean, 23. urtez. Vision Divine, Patxa eta Savaged taldeek joko dute, eta sarrerak hemen daude salgai.
Azkenik, igandean (hilak 16), Dabadabara joatea gomendatuko dizuegu, eguerdian. Izan ere, Yunez Chaib umoregile apartak bakarrizketa eskainiko du 13:30ean, bermutaren orduan. Bestalde, arratsaldea luzatzen baduzue, han bertan, The Hillbilly Moon Explosion rockabilly eta swing taldeak joko du, 20:30ean. Bi emanaldietarako sarrerak aretoaren webgunean daude salgai.
Bonus track bikoitza: astelehenean, IRUTXULOKO HITZAk bere hogeigarren urteurreneko ekitaldia egingo du, San Telmo museoan, 19:00etan, besteak beste, mahai inguru interesgarri batekin. Bestalde, ostegunetik igandera, Heisenberg euskal antzezlana ikusi ahalko da Antzoki Zaharrean, Ramon Agirrerekin eta Naiara Arnedorekin.