Hogei urtez, azaletik mamira
'Irutxulo' aldizkariaren oinordekoak haren izana (eta hein batean izena ere) hartu zuenetik ibilbide mardula egin du, garai berrietara egokitzen lagundu dioten aldaketei lotua. Behin baino gehiagotan azalberritu da, baina aldagaitz mantendu duena, ordea, hirian gertatzen denaren berri emateko nahia da. Horren erakusle, urte guztiotan Donostian albiste izan zen hura islatzen duen ibilbidea. Ez da hautaketa erraza izan, irakurle! 2.434 zenbaki (bat gehiago esku artean duzun honekin) eta milaka berri baitira. Hutsuneak hutsune, daudenak, badira.
