Tamara Kosticek ez du Bera Beran jarraituko

Bera Berak jakinarazi duenez, Tamara Kostic atezain serbiarrak taldea utziko du denboraldi bukaeran. Beraz, urte bakarra egingo du Donostiako eskubaloi taldearekin. Bekament taldetik ekarri zuten, eta dagoeneko 31 partida jokatu ditu Bera Berarekin.
Ligan, Europa ligan eta Iberiar Superkopan aritu da donostiarrekin. Kosticek 24 urte ditu eta datorren astean debuta egingo du Serbiako selekzioarekin, Ipar Mazedoniaren kontra jokatuko dituzten partidetan.
Klubak bere profesionaltasuna, nortasuna eta inplikazioa eskertu dizkio serbiarrari, eta zorterik onena opa dio aurrera begira.