Estetika proletario bat garatzen jarraitzeko proposamenak

Ea noiz datorren Rosalia Altzara, ekialdeko inauterietara, eta horrela eusnob eta beste motatako modernoek uzten diogun erridikulizatzeari bertako inauteri eta konpartsa eta bizilagunak.
Niri ere erakutsi didaten estetika eta gustu burgesaren kanonen arabera, «hortera», «txoni» eta «kutrea»-k direla konpartsa horiek. Eta badakit zuk ere hori pentsatu duzula sarri: traje koloretsu, eta musika zarata eta institutuko koreografia horien kontra entzun zaitudalako irri egiten. Baina ez dezagun ahaztu: gustua klase kontua da.
Estetika proletario bat aldarrikatzeko lehenengo irizpidea: parte hartzea. Gero eta jende gehiagok parte hartu, are eta atseginagoa. Datorren inauterietako proposamena: ikusle izateari utzi.
Estetika proletariorako bigarren irizpidea: gero eta higuin handiagoa eman gustu landua duten klase ertaineko intelektualei, are eta ederrago.
Etorkizuneko proposamenak (Altzan garatzeko): estetika proletarioak euskaraz egingo balu, are eta hobeto; estetika proletarioak araurik ez badu eta bat-batekotasuna garatzen badu, ezin perfektuago.
Gora Dibertimendu eta Eltzeak! Behera asperrak!