Donostia Palestinaren alde mobilizatuko da berriz ere, Israelek su etena apurtu ostean

Azken egunotan, Israelek su etena apurtu eta Gazako Zerrenda bonbardatu du berriz ere, eta orain arte 404 hildako eta 575 zauritu eragin ditu. Zerrendako Osasun Ministerioaren arabera, orain arte Israelek Gazan egindako bonbardaketen ondorioz hil diren 404 pertsonetatik 174 adingabeak ziren, eta 89 emakumeak.
Palestinar herriaren aurkako eraso honen aurrean, Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizazioetara deitu du Hego Euskal Herrian. Ostegunean, 19:30ean, Donostiakoa izango da, Bulebarrean.
Larunbatean, berriz, Gernika-Palestina plataformak manifestazio nazionala abiatuko dute Bulebarretik Saguesera, 17:30ean, Palestinarentzat “justizia, lurra eta bakea” aldarrikatzeko.