Zmare zigilatuko du udalak, bost egunean kudeatzaileek arau hausteak konpondu ezean

Donostiako Udal Gobernuak Zmare jatetxearen inguruko bi erabaki hartu ditu. Batetik, bost eguneko epea ezarri diote Zurriola Ocean Center enpresa kudeatzaileari arau hausteak konpontzeko. Epea iraungita, Zurriola pasealekuko establezimendua zigilatuko du udalak. Era berean, lagapena kentzeko tramitazioa abiatuko dute.
Bestetik, 4.500 euroko isuna jarri diote enpresa kudeatzaileari. Dena dela, 3.600 eurora edo 2.700 eurora jaitsi daiteke, baldin eta baldintza batzuk betetzen badituzte. Gainera, Gipuzkoako Kostalderako Probintzia Zerbitzuak ezarritako 584.337 euroko zigorra berresten badu, udalak diru hori enpresa kudeatzaileari egotziko dio.