Darcy Padilla fotokazetariaren 'Kaliforniar ametsa', Aiete Kultur Etxean
22. Giza Eskubideen Zinemaldiaren parte da erakusketa, kalean bizi diren pertsonen errealitatea islatzen du.

Darcy Padilla fotokazetariaren Kaliforniar ametsa argazki erakusketa ekainaren 8a arte ikusgai dago Aiete Kultur Etxean. Donostia Kulturak eta Giza Eskubideen Zinemaldiak antolatu du, Gasteizko udalaren eta Montehermoso kulturunearen laguntzarekin.
2008ko krisi ekonomikoaz geroztik, Padillak pobrezia eta etxebizitza falta gero eta handiagoa dokumentatu ditu. AEBtako etxegabeen erdia Kalifornian bizi dira, 2022ko datu ofizialen arabera, 115.491 pertsona ziren kalean, parkeetan, ibilgailuetan eta eraikin abandonatuetan lo egiten zutenak. Aditu batzuen arabera, ordea, benetako datua askoz handiagoa da.
Padilla bere argazkilaritza narratiboagatik da ezaguna: epe luzerako proiektuak egiten ditu, eta haietan, arazo sozioekonomikoen biktimekin, batez ere, estatubatuarrekin, zerikusia duten gaiak aztertzen ditu. Family Love bere monografia txalotuan, esaterako, familia bat dokumentatu zuen 21 urtez, pobreziaren, hiesaren eta babesgabetasunaren erretratu intimo bat aurkeztuz. Bere sari ugarien artean, azpimarratzekoak dira hiru World Press Photo sari (2015eko EpeLuzeko Proiektuak inaugurazio-saria barne) eta Argazkigintza Humanistikoaren W. Eugene Smith saria.
Erakusketaren ordutegia:
- Asteartetik ostiralera, 16:00etatik 20:3era
- Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
- Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.
- Astelehenak eta jaiegunak, itxita.