Palestinaren aldeko elkarretaratzea egingo dute arratsaldean
Gernika Palestinak deituta, Alderdi Ederren elkartuko dira 19:00etan. Euskal Herri osoko udalerri askotan egingo dute mobilizazioa.

Gernika-Palestina herri ekimenak mobilizaziora deitu ditu herritarrak Euskal Herri osoan aurrera eramango dituzten ekintzetan. Udaletxe guztien aurrean elkarretaratzeak deitu ditu, 19:00etan, Lurra. Justizia. Bakea lelopean. Donostian, beraz, Alderdi Ederren elkartuko dira. Antolatzaileen esanetan, ia 130 hirik eta herrik bat egin dute deialdiarekin. Egoera “jasanezin” honetan, beste behin, Palestinako herriaren eta gizateriaren aurkako erasoak salatuko dituzte eta “maitasuna eta babesa” helaraziko diete.