Olaia Inziarterekin batera, 'Begietan' argitaratu du Sara Azurzak

Sara Azurza abeslari eta konpositore donostiarra Begietan singlearekin datorkigu, datorren maiatzaren 30ean argitara emango duen bere disko berriaren aurrerapen abestiarekin. ‘Hiri Ilunen Umeak’ izenburua izango du lan diskografiko berriak.
Begietan abestiak, Olaia Inziarterekin lankidetzan, maitasun iragankortasunaren eta iraupenaren artean dagoen gaueko topaketa bat kontatzen du, begiak eta begirada adierazpenaren eta erakarpenaren sinbolo gisa erabiliz. Pieza honek gaueko magia eta maitasunaren intentsitatea berraurkitzera gonbidatzen du entzulea. Sara Azurzak idatzitako eta Jon Agirrezabalagak ekoitzi du El Tigre Estudios-en. Gaiak bizitza bisuala hartzen du Alejandro Parillik eta Iker Gozategik zuzendutako bideokliparen bidez.
2023ko urtarrilean, Azurzaren Hemen Berriro izeneko lehen diskoa argitaratu zen, Eñaut Gaztañagak (Gaztain Estudioak) ekoitzia. Bederatzi abestiz osatutako lan honetan, bizitzako zirkulu emozionala arakatzen du, pop-soul estiloa uztartuz. .
2023ko azaroan, “Hiri Ilunen Umeak” singlea kaleratu zuen, eta horrek Espainiako Musika Akademiaren “Euskarazko Abesti Onenaren” izendapena ekarri zion. Abesti honek bere ibilbideko garai berri bat markatu zuen, eta 2025eko maiatzean argitaratuko den bere bigarren diskoari bidea ireki zion. Gainera, 2024ko martxoan, Heriotzean izeneko singlea plazaratu zuen, eta hau ere disko berriaren parte izango da.
Etengabeko bilakaeran, Sara Azurzak soinu berriak esploratzen jarraitzen du. Jon Agirrezabalagak (El Tigre Estudio) ekoitzitako bere hurrengo diskoak, publikoari Indie Soul Elektronikoaren fusio paregabe bat erakutsiko du.