Dbusek zenbait lineatako zerbitzua moldatuko du bihartik hasita
Easo kaleko azken zatia itxita egongo denez, 19, 23, 31, 32, B2 eta B4 lineetako ibilbidea eta zenbait geraleku moldatuko ditu.

Obrak direla eta, San Martin eta San Martzial arteko Easo kaleko azken zatia itxita egongo denez, bihartik, hilak 22, Dbusek aldaketak egingo ditu bere zerbitzuetako batzuetan.
- 19 linea Aiete-Bera Bera, 31 linea Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, B2 linea Aiete-Bera Bera eta B4 linea Amara-Riberas-Martutene:
Erdialderantz doazela, Easo 19ko geralekua Easo kaleko 27ra eramango dute, eta SanMartin eta Manterola kaleetatik ezkerrera egingo dute Zubieta kaleraino. Handik, Askatasuna Hiribidetik ohiko ibilbidea jarraituko du.
- 23 linea Errondo-Puio eta 32 linea Puio-Errondo:
Erdialderantz doazela, Antso Jakituna 11tik aurrera Parke kaletik joango dira, Gernikako Arbolatik jarraitu, Valentin Olanitik Bilbo Plazara, Prim kaletik segi, Morazara eta handik Urbieta 58ra iritsiko dira. Geldialdiak, Gernikako Arbola, Bilbo Plaza eta Urbieta kalean egingo dituzte; hortaz, Easo kaleko, Easo plazako eta Urbieta 38ko geralekuak kenduko dituzte.