Niña Coyote eta Chico Tornado bikotea atea irekitzear da
Apirilaren 29an argitaratuko duten lan berriaren beste single bat aurkeztu dute: 'Ez dut'.

Niña Coyote eta Chico Tornado bikote donostiarra prest dago Atea disko berria aurkezteko. Apirilaren 29an plazaratuko dute, eta jarraian kontzertu birari hasiera emango diote. Bi single aurreratu dituzte, eta Ez dut izenekoa da bigarrena, lan berriaren azala erakusten duena.
Adunako Elkar estudioan grabatu du lan berria bikoteak. Ursula Strong (bateria) eta Koldo Soret (gitarrista eta abeslaria) musikariek osatzen dute banda.
Aldiz, Asturiasko Llanes herriko Vidiago Rock Festival jaialdian eskainiko dute lehen zuzenekoa, maiatzaren 2an. Aurrerago, bi aldiz ariko dira Donostian. Lehenik, Fermin Muguruzaren Anoetako kontzertuan parte hartuko dute gonbidatu gisa, ekainaren 14an. Bigarrenik, Egiako Dabadaba aretoan izango dira Gailu taldearekin batera, azaroaren 21ean.
Trash abestia izan zen lehendabiziko singlea eta jarraian entzun dezakezue: