Nokono bakarlariak 'Egia da' abestiaren bideoklipa estreinatu du
'Pozarren' bigarren diskoko abestietako bat da, eta donostiarraren aurreneko bideoklipa.

Asier Mendizabal Nokono donostiarrak iazko urrian plazaratu zuen Pozarren bigarren diskoa. Ordutik, kontzertu batzuk eman ditu pieza berriak aurkezteko. Hain zuzen ere, Egia da kantaren bideoklipa estreinatu du, haren lehendabizikoa.
Faltsukerien inguruko errepaso bat egiten du artistak, hiriko gune desberdinetan grabaturiko bideoarekin. Hanni Insaustik parte hartzen du bigarren ahotsa eginez. Aitor Ederson arduratu da nahasteaz eta masterizatzeaz, eta bideoa Aizpea Mendiren irudiekin osatu du.