Aita Santuaren aldeko elizkizuna egingo dute astelehenean Artzain Ona katedralean

Datorren astelehenean, hilak 28, atzo hil zen Frantzisko Aita Santuaren aldeko hileta elizkizuna egingo dute Artzain Ona katedralean, 19:00etan. Mezaren buru Donostiako gotzain Fernando Prado Ayuso egongo da. Elizbarrutiko apaiz, erlijioso eta fededunei deitu dituzte parte hartzera eta Gipuzkoako hainbat ordezkari zibil ere gonbidatu dituzte.
Eliza unibertsalarekin bat eginez, eskerrak emango dizkiote Jainkoari Frantzisko Aita Santuagatik, bere fede eta zerbitzuagatik, eta bere arimaren alde egingo dute otoitz.
Meza zuzenean jarraitzeko aukera izango da Elizbarrutiko Youtube kanalaren bidez.