Asko dira liburu artean ibili direnak
Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, jende asko hurbildu da Gipuzkoa plazako postuetara. Baita Eneko Goia alkatea ere.

Egun seinalatua da apirilaren 23a. Batez ere, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen delako. Donostian Gipuzkoa plaza izaten da topagune nagusienetakoa, eta horrela izan gaur ere. Goizetik jende asko hurbildu da hamabi salmenta postuetara. Donostia Kulturak eta Liburu denden elkarteak lankidetzan antolatzen dute azoka.
Egun osoan zehar haurrei eta helduei zuzenduriko egitaraua aurrera eraman dute. Oraindik ere bada jarduera bat azken unean hurbiltzen direnentzat. Xabier Mendigurenek Karmele Jaio elkarrizketatuko du Gipuzkoa plazan, 19:00etatik 19:40era.
Alkatearen gomendioa
Gipuzkoa plazako azoka bisitatu du gaur goizean Eneko Goia alkateak, eta eskuratu duen liburua gomendatu du sare sozialen bitartez.
📚Apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna. Gipuzkoa plazan azoka antolatu da gaurko eguna ospatzeko. Os dejo mi recomendación, adquirida en la feria de la plaza Gipuzkoa: El Sha, de Ryszard Kapuscinski #Donostia #SanSebastian @donostiakultura @DK_Liburutegiak pic.twitter.com/jUIUBvgNHD
— Eneko Goia Laso (@EnekoGoia) April 23, 2025