'Literatura jazarriak' hitzaldi zikloa aurrera eramango dute maiatzean
Idazteagatik jazarriak direnak eta izan direnak gogoratzea xede du egitasmoak.

Maiatzaren 15ean, Lu Xun y Shen Congwen: dos caras de la modernidad literaria china hizpide izango du Maialen Marin-Lacarta txinatar literatura itzultzailea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasleak.
Maiatzaren 22an, La vida de la escritora Irène Némirovsky hitzaldia emango du Mathilde Tremblais ikertzaile eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak.
Maiatzaren 29an, Un payaso de nailon que enreda y trueca las consignas: el caso Padilla mintzagai izango du Francisca Noguerol ikertzaile, Literatura Hispanoamerikarreko katedradun da eta Espainieraren Ipar Amerikako Akademiako kideak.