Mirari Uriak 2027ra arte jarraituko du Realean

Irmoa da Realaren asmoa. Mirari Uria aurrelari gazteak eta klubak akordioa lortu dute kontratua 2027. urtera arte luzatzeko. Azpeitiarra 2018an iritsi zen Realera, bigarren taldea osatu eta egonkortzeko. Ordea, gutxira izan zuen lehen taldearekin jokatzeko aukera. 2019ko urrian egin zuen debuta Anoetan, Athleticen kontrako euskal derbian.
Uriak lehen taldearen une gozoak bizi ahal izan ditu, ligako bigarren postua ziurtatu zuen gola egin zuelako. Sailkapen historiko horretan, hiru Superkopetan, taldearen Txapeldunen Ligako debutean eta iazko Espainiako Kopako finalean ere izan zen.
Bestalde, kamiseta txuri-urdinarekin 100 partida jokatu dituen harrobiko lehen jokalaria da. Uria pozik agertu da bere “ametsetako klubarekin helburu berriak betetzeko” gogotsu dagoelako.