Araba gogoan izango dute igandean udal txistulariek

Donostiako Udalaren txistulari taldeak igandero kontzertua eskaintzen du Plaza Berriko arkupeetan. Txistuaren askotariko errepertorioa erakusteko asmoz, maiz antolatzen dituzte gai, egun edo ospakizun zehatz baten inguruko kontzertu programak.
Igandean, hilak 27, San Prudentzio bezpera izanik, Arabako txoko eta efemerideei lotutako saioa egingo dute. Hala, entzungai izango dira, besteak beste, Añana, Baranbio, Inguruko dantza, Hartzaren ehiza edota Zeledon.